OSO-OSORIK GURE INSTALAZIOETAN FABRIKATUTA

Muntaia eta soldadura

Muntatzaileek mihiztatzen eta dimentsionatzen dituzte piezak. Diseinuan markatutako bolumena sortzen dute, eta definitutako tolerantziak betetzen:

  • Soldaduran sortuko diren desbiderakuntzak aurreikusten dira, pieza beharrezko zuzentasunaz muntatzeko.
  • Piezen posizioak eta orientazioak bermatzen dira, zentrokidetasuna, paralelismoa eta perpendikulartasuna bezalako alderdi garrantzitsuek diseinuan zehaztutakoa bete dezaten.

Behin erreferentzia onenak hartutakoan eta kalkuluak egindakoan, pieza punteatu egiten da, eta soldatzeko prozesurako prest uzten da.

Soldatzeko prozesuetako definizioa eta koordinazioa soldadurako nazioarteko ingeniarien (IWE) esku dago, eta haiek definitzen dituzte kalifikatu beharreko prozedurak (PQR) eta aplikatu beharreko zehaztapenak (WPS).

Batzeko (material berdinak eta ezberdinak) eta birkargatzeko eragiketak egiten dira. OK

Soldatzaileak ahal bezain distortsio eta deformazio txikia bermatzen du, hainbat soldadura-sekuentzia landuz.

CADINOXek 18 soldatzaile homologatu ditu, honako teknologia hauek menderatzen dituztenak:

  • SAW (Murgildutako arkua)
  • GMAW – (MIG/MAG)
  • GTAW (TIG)
  • SMAW (Eskuzko elektrodoa)
  • BRAZING (Kobrearentzat)
Ikusi gehiago: Jarduera