2023-ko Urria – Gure instalazioetan panel fotovoltaikoak jarri ditugu!
Urrats handi bat eman dugu gure misioaren baitan, ingurumenarekin arduratsua izan eta etorkizun garbiago bat izateko alegia.
Guztira 744 modulu instalatu ditugu, 401,76 kWp hornitzeko gai direnak, autokontsumo moduan (soberakinak saldu gabe) eta modu autogestionatuan (autosortutako energiari lehentasuna emanez).
Horrek esan nahi du gure kontsumo osoaren %23 estali dezakegula batez beste (irailean, %30 eguzki-ordu kopuru handiari esker).
Panel fotovoltaikoak aurrerapen handia dira, baina ez dira aurrean ditugun energia erronkei aurre egiteko irtenbide bakarra. Gutariko bakoitzak ezinbesteko zeregina dugu ahalegin horretan.





