Belauntzatik mundura

CADINOX sortu zenean, tokiko papergintza-industriaren eskariari erantzuna ematea zuen helburu. Lehen bi hamarkadetan, salmentak nazionalak izan ziren soilik.

Hirugarrenean, muga geografiko horiek gainditu ziren, eta Alemaniako bezero batzuen eskariei erantzuten hasi zen.

Hortik aurrera, muga geografikoak gainditzeko bokazioa CADINOXen estrategiaren parte izan da. Hain da horrela, ezen gaur egun esportazioak salmenta nazionalak baino gehiago diren.

Halaber, badago nazioartekotze-maila jakin bat ere salmenta nazionaletan, salmenta horien azken helmuga sarri nazioartekoa baita, eta horrek eskatzen digu proiektua kudeatzea nazioartekoa balitz bezala.