CADINOX espezializatuta dago punpatzeko ekipamendu hidraulikoen fabrikazio zehatzean.
Ekipamendu hidrauliko horiek oso baldintza gogorretan egiten dute lan, bai jasaten duten presioagatik bai barruan duten inguruaren korrosioagatik, funtzionatzeko tenperaturengatik (altuak zein baxuak) edo zikloen, bibrazioen eta abarren ondorioz pilatutako nekeagatik.
CADINOXek ezaugarri bat baldin badu, tamaina handiak eta doitasun handia batzean lortzen duen eraginkortasuna da.
Horrez gain, esperientzia zabala du hainbat materialekin, hasi oinarrizko karbono-altzairuetatik eta altzairu herdoilgaitz austenitikoetatik eta fabrikazio zaila duten materialetaraino, esaterako, altzairu herdoilgaitz superaustenitikoak (DUPLEX eta SUPERDUPLEX) eta beste exotikoago batzuk (Inconel, Monel eta abar).