Papera: CADINOXen jatorria

60ko hamarkadan, Gipuzkoan eta, zehazkiago, Tolosaldean, papergintza-industria oparoa zegoen. CADINOX inguru horretan errotu zen, eta sektore horretan hazten ari zen galdaragintza-zerbitzuen eskariari erantzuteko jaio zen.

Orearen eta papergintzaren-industrian, CADINOXek esperientzia handia du, eta makinentzako eta oreak prestatzeko prozesuetarako piezak fabrikatzen ditu.

Makinentzako piezen barruan, egiturazko piezak fabrikatzen ditu, gune hezerako eta lehorrerako, baita geometria konplexuagoak dituztenak ere.

Lehen, paper-fabriketako gune hezeetan arrabolak eusteko egitura guztiak altzairu herdoilgaitzez fabrikatzen ziren. Denboraren poderioz, kostuak murrizteko, karbono-altzairuzko gorputz nagusiak eskatzen hasi ziren, altzairu herdoilgaitzezko txapekin eta xaflekin estalitakoak.

Nabarmendu beharreko geometria konplexuen artean dago makinen buruetako piezetan eta ekipamenduetan dugun esperientzia. Horietan, dimentsioen tolerantziak zorrotzak ohi dira oso, baita azaleko betekizunak ere.

Oreak prestatzeko sistemetarako ekipamenduen familiaren barruan nabarmendu egin behar dira orea nahasteko torlojuak, pulperrak, gordailuak eta toberak, baheak, ore-banatzaileak eta abar.

Paperaren alorreko azken proiektuak