Enpresa egiteko beste modu batean sinesten dugu. Errentagarritasun jasangarria banakako garapenaren eta kolektiboaren garapena sustatzearekin eta egiaz banakako talentuekin eta kolektiboekin konektatuz ikaskuntza sustatzearen emaitza da, gure ustez, helburu partekatu baten bidean egindakoa.
Gauzak egiteko modu ezberdin bat transmititu nahi dugu, egiteko modua egindakoa beste edo gehiago zainduz, erabakiak modu askean eta konfiantzaz hartuz, beldurrik edo kontrolik gabe.”
Kultura-eraldaketa hori belaunaldi-aldaketarekin batera hasi zen, egungo kudeatzaileak zuen sinesmen garbi baten ondorioz. Dena den, 2012ra arte ez zuen aldaketa sakonik ekarri.
Lehen fasean, guztion parte-hartzearekin, ikuspegia definitu zen, izarren bidez sinbolizatutakoa, grafikoki biltzen duena ikuspegi horretaranzko proiektuen garapen-estrategia.
Berehala ikusi zen organigrama aldatu beharra zegoela, eta zuzendarien zeregina indartu behar zela Zuzendaritza Batzordearen (CODI) bitartez. Organo hori ari da eraldaketa gidatzen.
Beranduago, alorreko buruaren figura sortu zen, lantegiari eskatzen ari zen laguntza emateko.
Erabaki sozialak hartzeko, soldata-politikak eta denboraren antolakuntza barne, CODE (Zuzendaritza taldea + ordezkari sindikalak) sortu zen. Adostasuna da bertan edozein erabaki hartzeko araua. Adostasuna hartutako erabakiaren defentsa moduan ulertzen dugu (guztientzako onena), nahiz eta iritzi ezberdinak egon daitezkeen. Horrek berekin dakar gogor eta modu sortzailean lan egin behar dela, guztiak ase uzteko irtenbidea bilatzeko. Lan egiteko modu horrek finkatzen du jendeak erabakiak hartzeko prozesuan duen inplikazioa, eta sinesgarritasuna ematen dio zabaltzen den informazioari.
Lan-bilerak dira erabakitzeko gune handiena. Bertan, CADINOXeko langile guztiek hartzen dituzte erabakiak alderdi estrategikoen inguruan, talde-lana sustatuz eta norbera estrategiarekin lerrokatzea erraztuz.
Pertsonen talentua Jardunaren Urteko Ebaluazioaren bidez sustatzen da; bertan, zintzoki eta konfiantzazko giro batean, bakoitzaren ekarpena aitortzen eta balioesten da, eta ekarpenak hobetzeko alderdiak adierazten dira, etengabeko banakako konpromisoa, hobetzeko espiritua eta haiek garatzeko beharrezko laguntza koordinatzea lortzeko.
Aitortza ez da soilik esparru ekonomikoan egiten (soldata-politika erakargarria eta etekinak partekatzea), baita beste sari eta sustapen-metodo batzuen bidez ere.
Konfiantza-giro horretan, pertsonen osotasuna sustatzen da. Pertsona informatuak eta prestatuak bilatzen ditugu, erabaki onenak hartzeko autokudeatzeko gai direnak, beren banakako zeregina erakundearenarekin parekatzeko.
Emaitza hazi egiten den eta ikasi egiten duen erakunde bat da.
KONTZEPTUA | 2012RA ARTE | GAUR EGUN |
---|---|---|
IKUSPEGIA ETA ESTRATEGIA | Zuzendaritza | Pertsona guztiak |
PROIEKTU ESTRATEGIKOAK | Zuzendaritza | CODI (Zuzendaritza Batzordea) eta talde autokudeatuak |
PILOTUAK | Zuzendaritza | CODI (Zuzendaritza Batzordea) |
PROIEKTUEN KUDEAKETA | Zuzendaritza teknikoa | Proiektuen kudeatzaileak |
ALOR SOZIALEKO ERABAKIAK | Zuzendaritza vs ordezkari sindikalak (negoziazioa) | CODE (CODI + ordezkari sindikalak) adostasun bidez + lan bilerak (guztion bilerak) |
EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK | Finkoak | Malguak, banakako beharrei, sailen beharrei eta behar globalei begiratuta |
INFORMAZIO-FLUXUA | Bi noranzkoetan lerratua | Hainbat fluxu, komunikazio irekia |
LANPOSTUETAKO FUNTZIOAK | Zurrunak | Balio anitzekoak |
AITORTZA | Soldatak negoziazio bidez | Kanpoko ekitatea (top soldatak) + barruko ekitatea (meritokrazia) + soldata emozionala (aitortza, prestakuntza, laguntza, ebaluazioa, abantaila sozialak eta abar) + etekinak partekatzea |
GATAZKEN KUDEAKETA | Zuzendaritza | Guztiek onartutako protokoloen bidez |
LANKIDETZA
Hasieratik, CADINOXek lankidetza-espiritua izan du, irmo sinetsi baitu emaitza batzuk lankidetzaren bidez bakarrik lortu daitezkeela.
80ko hamarkadan ABEE bat (aldi baterako enpresa-elkarte bat) sortu zuen inguruko beste 3 galdara-lantegirekin, eta horrek aukera eman zion proiektu handiak hartzeko. Emaitzak oso onak izan ziren.
Lankidetza-espiritu hori bizirik dago gaur egun, enpresa batzuekin berehala erabiltzeko proiektuei aurre egiteko dagoen elkarlan estuari esker, gehienbat zientziaren alorrean.
Horrez gain, CADINOX elkarte batzuen parte aktibo da, eta etengabeko hartu-emana dakarkio horrek.
Nabarmentzekoak dira honako hauek:
– INEUSTAR (Zientziaren Industriaren Espainiako Elkartea) elkarteko kide fundatzailea
– Adegiko Batzorde Exekutiboko (Gipuzkoako Enpresen Elkartea) kidea
– Tolosaldea Lanbide Heziketa, Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeko, Gizarte Kontseiluko kidea
CADINOX, Ctech-nano sozietatearen (https://ctechnano.com) sozietatearen fundatzaileetako bat da, Nanogune eta Diecaros sozietateekin batera. Start-up bat da, estaldura-irtenbideak (G+B zerbitzuak geruza garapenerako) eta sistema-irtenbideak (diseinua fabrikazioa eta ekipamenduen entrega) ematen dituena ALD teknologietan (geruza atomikoen deposizioa).