Ikuskapenak/Dokumentazioa
CADINOXen aplikatzen diren nazioarteko arauetan oinarritutako kalitate-printzipioei jarraituz, fabrikazio-prozesu guztiek atxikita dute ikuskapen- eta kontrol-prozesu bat. Bertatik, adostutako konpromisoak betetzen direla frogatzen duen txosten bat sortzen da.
Soldaduraren kasuan, honako hauek izan daitezke entseguak:
- Azalekoak (begizko ikuskapena, likido sarkorrak eta/edo partikula magnetikoak).
- Bolumetrikoak (ultrasoinuak eta/edo erradiografiak).
Soldaduraz gain, honako hauek dira egin ohi diren entseguak eta ikuskapenak:
- Produktuaren dimentsioen kontrola (Laser Tracker 3 D eta eskuzko neurketa-tresnen bidez).
- Erradiografiak.
- Presio-probak: hidraulikoak eta pneumatikoak.
- Hutsune-probak, ihes-testak, RGA.
- Materialen entseguak (PMI: positive material identification).
- Pinturaren neurketak (lodiera, itsaskortasuna eta porositatea).
- Zimurtasuna neurtzea.