Cadinoxen berriak

maquina vending cadinox

2023ko iraila – Cadinox-ek NBE-ak eta tresnak hornitzeko “vending” makina automatikoa jarri berri du

Langileak biltegira egiten dituzten joan-etorri ugarien jakitun eta inbentarioen kontrola zein erosketen aurreikuspenen lana errazteko interesa izanik, Cadinoxen lagungarri izan zitezkeen teknologia ezberdinak aztertzea erabaki genuen.

Business Intelligence tresnen bidez datuen azterketa zehatza egin ondoren, eragin handiena zuten 32 produktuekin (errotazioa + kostua) zerrenda bat prestatu zen.

Azterketa sakon baten ondorioz,  abantaila hauek ematen dizkigun vending makina bat eskuratzea erabaki genuen:

· Produktua langilearengana hurbiltzea

· Automatizazioa produktuen irteerak erregistratzean

· Gutxieneko sotck-aren  jakinarazpenak + erosketa-oharrak

. Stock-aren  kontrolerako datuak “hodeian” + ERP-ra transferitzeko aukera

· Datu bilketa gero Business Intelligence bitartez aztertu ahal izateko

· Modulartasuna/Eskalagarritasuna inbertsioaren kontzeptuan