OSO-OSORIK GURE INSTALAZIOETAN FABRIKATUTA

Ikuskapenak/Dokumentazioa

CADINOXen aplikatzen diren nazioarteko arauetan oinarritutako kalitate-printzipioei jarraituz, fabrikazio-prozesu guztiek atxikita dute ikuskapen- eta kontrol-prozesu bat. Bertatik, adostutako konpromisoak betetzen direla frogatzen duen txosten bat sortzen da.

Soldaduraren kasuan, honako hauek izan daitezke entseguak:

  • Azalekoak (begizko ikuskapena, likido sarkorrak eta/edo partikula magnetikoak).
  • Bolumetrikoak (ultrasoinuak eta/edo erradiografiak).

Soldaduraz gain, honako hauek dira egin ohi diren entseguak eta ikuskapenak:

  • Produktuaren dimentsioen kontrola (Laser Tracker 3 D eta eskuzko neurketa-tresnen bidez).
  • Erradiografiak.
  • Presio-probak: hidraulikoak eta pneumatikoak.
  • Hutsune-probak, ihes-testak, RGA.
  • Materialen entseguak (PMI: positive material identification).
  • Pinturaren neurketak (lodiera, itsaskortasuna eta porositatea).
  • Zimurtasuna neurtzea.
Ikusi gehiago: Jarduera