Cadinoxen berriak

2024-ko Ekaina – 2023. Urteko enpresa alorreko Fundación Arizmendiarrieta saria jaso genuen

Atzo goizean 2023. Urteko enpresa alorreko Fundación Arizmendiarrieta saria jaso genuen Donostiako Universidad de Deusto Campusean.
Sari hauek negozio eredu inklusiboaren printzipioak eta balioak aplikatzen dituzten enpresak eta erakundeak nabarmentzen dituzte.
Ekitaldian enpresa eta erakunde ezberdinetako ordezkariak bildu ginen gosari baten inguruan eta “talentua” gaiari buruzko mahai borobil interesgarri baten lekuko izan ginen.
Ondoren sariak banatu zituzten: enpresa alorrean CADINOX S.A. en ordezkari bezela gure gerentea den Andoni Isasti Aguirrek jaso zuen saria eta erakundeen aldetik Matia izan zen saritua.
Andonirekin batera gutariko batzuk izan ginen argazkian ikusi daitekeen moduan.
Pozgarria da gure ibilbidea beste inorrentzat eredugarri izatea, jarrai dezagun horretan !
Zorionak ere Matia Fundazioari !