Ebaketa
3 pertsona gara, esperientzia eta sormena bateratzen dugunak. Gure helburua da ebakitako materiala baldintza ezin hobeetan ematea konformatze-alorrari eta galdaragintza- eta mihiztatze-alorrari. Badakigu zein garrantzi duen ebaketak eta ertzak prestatzeak produktuaren amaierako kalitatean. Honako hauek dira gure funtzioak:
- Materialak jasotzea eta sailkatzea.
- HD plasmako, oxiebaketako edo zizailatzeko makinan moztea.
- Alakan ebakitzea edo alakatzea.
- Materialak azpiletan prestatzea fabrikazio-aginduen arabera.
Eneko Etxeberria
Ebaketa-alorra
Soldadura on baten arrakastaren eta kalitate-betekizunak betetzearen oinarria ondo ebakitzea eta ertz garbiak uztea da



