Muntaia
14 galdaragile gara, eta gure zeregina da osagai guztiak batzea, pieza planoan diseinatuta bezala sortzeko, zehatz-mehatz, soldadura-prozesurako prest.
Honako hauek dira gure funtzioak:
- Planoak zuzen interpretatzea eta ibilbide-orria.
- Osagaiak zehatz-mehatz kokatzea eta neurriei erreferentzia egiteko hainbat teknikaren bidez punteatzea.
- Soldaduraren dilatazioak/kontrakzioak aurretik kalkulatzea, baita paralelismo-, zentrokidetasun-, perpendikulartasun- eta zapaltasun-balioak ere.
- Mekanizaturako amaierako neurria eta beharreko soberakinak kontuan hartzea.




