PERTSONEN PRESTAKUNTZA
TALDE BAT

Proiektu-kudeatzaileak

Bezeroarekin zuzenean komunikatzen gara, Gure xedea da bezeroaren beharrak ulertzea eta horiek zehaztapenetara eta prozeduretara itzultzea, ahal bezain emaitza ona lortzeko. Horretarako, bezeroaren hizkera tekniko eta emozional berberean aritu behar gara, eta barne-taldeak mugitu behar ditugu.

Zure proiektuarekin zuzeneko harremana
Unai Unzalu

Ekipamendu-ondasunen, muntaia mekanikoen, paperaren eta 3 dimentsiotako diseinu tekniko konplexuen kudeatzaile espezialista.

Zaletasunak: Txirrindularitzan lehiatzea eta cross-fita.

Diziplina bera aplikatzen diot kirol-entrenamenduari eta proiektuen kudeaketari, ez baita nahikoa entrenatzearekin eta lan egitearekin; beste alderdi ugari zaindu behar da helmugara iristeko.

Kontaktua

Joseba Balerdi

Egiturazko kalkuluen (elementu finituak), 3 D diseinu berrien eta zientzia eta paperaren alorreko kudeatzaile espezialista.

Zaletasunak: Areto-futboleko atezaina, motorra.

16 urtez baloiak gelditzen, eta orain neutroiak gelditzeko proiektu baten buru: erantzukizun handiko postuak dira bi taldeetan, eskerrik asko nigan jarritako konfiantzagatik.

Kontaktua

Jon Alustiza

Soldadurako nazioarteko teknikaria (IWT), punpen, alor nuklearraren eta presiopeko gailuen kudeatzaile espezialista.

Zaletasunak: Motorra eta mendia.

Gure lana martxa erregulatzailearen antzekoa da: ibilgailu bat (proiektua) helmugaraino (bezeroak jasotzea) pilotatu behar dugu, zehaztu beharreko ibilbide batetik (prozesua), eta mugarri batzuetara (betekizunak eta zehaztapenak) iritsi behar gara, denbora jakin batzuetan (epeak).

Kontaktua

Garikoitz Eizmendi

Espezialista oil & gas alorreko, eta hidraulikaren, zientziaren, hutsunearen, presiopeko gailuen, aluminiozko soldaduraren eta 3 D diseinu teknikoen alorretako proiektuetan.

Zaletasunak: Musika, teknologia, ikusmiran ibiltzea eta ikastea.

Batzuetan gauza sinestezinak eskatzen dizkigute, eta sormena erabili behar izaten dugu, probak egin behar izaten ditugu, hatzak gurutzatu… azkenean, baina, lortu egiten dugu, eta zoriontasun eta bezeroarekiko konplizitate maila ederrak lortzen ditugu.

Kontaktua

Iker Arrillaga

Zuzendari teknikoa eta kudeatzaileen burua. Soldadurako nazioarteko ingeniaria (IWE), begizko, ultrasoinu bidezko eta likido sarkor bidezko ikuskaritzarako kalifikazio egiaztagiriak dituena. Espezialista materialetan, zientzia-proiektuetan, hutsunean eta presioan.

Zaletasunak: Txirrindularitza eta mendia.

Proiektuaren GPSa gara, une oro dakigu zein den haren egoera, eta informazio hori guztia ematen diogu bezeroari.

Kontaktua

Ikusi gehiago: Giza taldea