CODI (Zuzendaritza Batzordea)
CADINOXen estrategia aplikatzen eta haren norabidea gidatzen duen taldea gara. Urteko helburu estrategikoak ezartzen ditugu, eta erabakiak hartzen ditugu adierazleetan oinarrituta. Helburu hori lortzeko, gertu, arin eta enpatiko izaten saiatzen gara.
Inbertsioak definitu eta egikaritu ere egiten ditugu, eta antolakuntzako egitura eta kudeaketa-eredua CADINOX osatzen dugunon helburuetara eta beharretara egokitzeaz arduratzen gara.
Garrantzi bera ematen diogu egiten dugunari eta egiten dugun moduari. Hori dela eta, adostasunez erabakitzen dugu, entzun egiten dugu, komunikatu egiten gara eta CADINOXeko talde osoarekin partekatzen ditugu erabakiak.



